©Inma Quesada

ARGI-ILUSIONISMOAREN TAILERRA (ARGIA, ITZALA ETA ISLA)

Tailer hau sorkuntza-gailu bat da, sorkuntza-praktika bat, txikienei erabaki plastikoak hartzeko eta, beraz, pentsamendu kritikoa lantzeko aukera ematen diena.

Munarik esan zigun ikaskuntza- eta sormen-ariketen prozesua bereziki garrantzitsua dela haurren adinean; izan ere, hezkuntza horren mende dago helduaroko prestakuntza, arazo zehatzetarako konponbideak aurkitzeko gai den adimen malgu eta pertzeptiboaren mende.

Ilusionismo luminínico (Argi-ilusionismoa) tailerrak pentsamendu abstraktuko espazio bat sortu nahi du, figuratibotik aldentzeko eta sesaioian zehar asmatuko dugun eta gure obra izango den imajinatutako unibertso berri batean sartzeko.

Pasabide deituko diogu gure obrari, eta paisaia hori lehen ikusi dugunaren desberdina izango da. Paisaia hau landaretzaz eta beste izaki bizidun batzuez osatuta dagoela ulertu behar badugu, inoiz ikusi ez ditugun espezieak direla imajina dezakegu. Era berean, pentsa dezakegu paisaia honek forma geometriko berriak dituela, koloreak distira edo islak direla, eta bizigabeak bizia hartzen duela eta argian zehar mugitzen dela.

Pantaila magikoa mundu berriak eskainiko dizkigun argi-kaxa bat da.

©Inma Quesada

Egutegia